Gazte bat atxilotu dute Eibarren emakume bati lapurtzeko erasotzeagatik
- Irune Arana
- 20 sept 2017
- 1 Min. de lectura
Kutxazain batean dirua ateratzen ari zen emakume bat lurrera bota eta lekuko bati harrikada bat jaurti zion 24 urteko gazte batek
24 urteko gazte bat atxilotua izan da Eibarren kutxazain batean dirua ateratzen ari zen emakume bat erasotu eta lapurtzeagatik. Bertan zegoen lekuko bat ere erasotu zuen, ihes egin dezan galarazten saiatzen zegoela.
Eibarko Bidebarrieta kalean dagoen kutxazain batean izan zuen lekua gertaerak, asteleheneko arratsaldeko sei terdietan. Emakumea dirua ateratzen ari zela, gazte batek lapurtzeko bultza egin eta eroriz buruarekin lurra jo zuen indarrez. Inguruko lekuko batek aurre egin zion gazteari, baina honek galtzeri baten barruan zuen harriarekin kolpatu zuen, ihes egiten lortuz.
Gertaeraren larritasuna ikusita, kaleko jendea bai Ertzaintza eta bai Anbulantziari abisua eman zioten. Emakumea eta gizona Eibarko anbulategira gerturatu zituzten anbulantzian, non bertako medikuek zauriak sendatu zizkieten.
Ertzaintza istilua gertatu zen lekura heltzen zen bitartean, Udaltzain batek gaztea San Juan kaleko denda batean sartu zela ikusi zuen, lankide batekin bertarantz gerturatuz.
Udaltzaingoak dendan bertan zirela heldu ziren Ertzainak, eta komuneak topatu zuten gaztea, eskutatzen saiatzen ari zela. Beharrezko egiaztapenak egin ondoren, atxilotu egiten zuten, indarrezko lapurketa leporatuta.
Eibarko biztanleak arduratuta agertu dira azkenaldian ikusten ari diren lapurketak direla eta, Maria Nieves Retolaza eibartarraren hitzetan: "Ez dakit zer egin beharko dugun edo zein izango den konponbidea, baina horrela ezin dugu jarraitu. Adineko emakumeetan lapurketarako erreztasunak ikusten dituzte. Diru kontua baino erabiltzen duten indarkeria da arduratzen nauenak. Eskerrak ez den gauza oso larririk gertatu. Buruan hartutako kolpeak oso larriak dira eta..."
Informazio iturriak:




Argazkiak eta bideoa: Irune Arana Retolaza
Comments