top of page

Beganismoa: moda ala kontzientziazioa?

  • Irune Arana
  • 20 oct 2017
  • 2 Min. de lectura

Gehiengoengatik ezaguna da beganismo edo begano hitza, baina azkenaldian gero eta gehiago entzuten ari da. Antiespezismoa, jatetxe beganoak, animalien askapena… baina zer dela eta horrenbesteko oihartzuna?

Duela zazpi hilabete beganoa naizela, hartu dudan erabaki onena izanda. Gauetik egunera egindako aldaketa, aurretik inolako pentsamendurik izan gabe. Dokumental sakon bat ikusi, eta amaitutakoan ez nintzen gai izan hamaiketakorako neraman indioilar sandwicha jateko. Gainera, erruduntasun sentimentu batek akonpainatzen ninduen. Hemen hasiera. Hemendik aurrera irakurri, entzun, informatu… eta gaur arte.

Beganoak ez diren, edo modu hobean esanda, orojaleak direnen artean, asko dira moda bat dela pentsatzen dutenak. Nire pentsamendua kontrakoa da, ordea. Gizakiok eboluzionatzen goazen heinean, antzina batean egindakoak astakeria hutsak iruditzen zaizkigu. Zergatik ba ez da hau izango beganismoaren kasua? Zergatik moda? Moda hitzak Euskaltzaindiaren arabera “leku, denbora edo talde jakin batean harrera oso ona duen ohitura edo joera; bereziki, janzteko molde igarokorra” da. Beganismoa ez da “leku jakin” bateko ohitura, ez da “denbora jakin” bateko ohitura, eta are gutxiago “talde jakin” bateko ohitura. Beraz, ezin da moda izan. Bada ohitura, ordea, ezezaguna zaigun guztiari buruzko “balore epaiketa” bat egitea. Informatu gabe, ezagutu gabe. Jende talde gero eta handiago batek betiko ohiturak alde batera utzi eta aldaketa bat egiten ari direla ikusteak arritu egiten gaitu oraindik. Beldurra diogu ezezagunari. Baina zergatik ez dugu pentsatzen munduan izan diren beharrezko aldaketa nagusi guztiak horrela hasi zirela?

Animaliak jatea normaltzat hartu dugu, bizitzeko beharrezkoak ditugula erakutsi digutelako. Gogoan dut aurrean komentatu dudan dokumental hura ikusi aurretik, lagun begetariano bati egindako galdera: “Nola betetzen dituzu okelak ez jatean behar dituzu proteinak nahiz bizitzeko beste behar horiek?” Burura etorri zitzaidan lehenengoa hori izan zen. Hori bai, ez neukan idearik ere ez gaiari buruz. Beganoak zertaz elikatzen ziren nahiz nik neuk zer ahoratzen nuen okela jatean.

Argi ikusi dut askotan, besteek baino gehiago dakigula uste dugula, errealitatean ezer jakin gabe. Beste alde batetik, aukera berrietara irekitzeko beharra dugu. Ezin dugu iraganean bizi. Errespetuz hartu behar ditugu gainontzekoen erabakiak, eta informatzea, irakurtzea, sakontzea... ez dago soberan. Inoiz ez dakigu noiz aldatuko dugun gure buruko txip-a eta...


Kommentare


Featured Posts
Recent Posts
Search By Tags
Follow Us
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic

© 2023 The Journalist. Proudly created with Wix.com

bottom of page