top of page

Bularreko Minbiziaren Aurkako giza mosaikoa osatu dute Eibarko plazan

  • Irune Arana
  • 18 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

urtean zehar 25.000 diagnostiko berri emanda, ikerkuntza eta prebentzio lanetan jarraitzea eskatzen du Minbiziaren Aurkako Elkarteak


Giza mosaiko batez Minbiziaren ikurra den lazo arrosaren forma egin dute Minbiziaren Aurkako Elkartekoek deituta Eibarko Untzaga plazan, minbizia jasan duten edo jasaten ari direnen omenez.

Urriaren 19an ospatzen da Bularreko Minbiziaren Aurkako eguna, baina bezperarako zen plazan biltzeko deialdia. Astearteko arratsaldeko zazpiak baino lehenago gerturatu da jendea Elkarteak antolatutako karpara, bertan izena ematera eta arrosa koloreko kartoi mehe bana hartzera. Zazpietan zen hitzordua, baina ordua pasata ere jendea gerturatu da mosaikoan parte hartzeko asmotan.

Antolakuntzakoek "X" batekin markatu dute pertsona bakoitza kokatu beharreko tokia, lazoaren forma osatuz. Minbiziaren Aurkako Elkarteko languntzaile baten esanetan, "espero genuen baino jende gehiago gerturatu da", gainontzekoak mosaikoan parte hartu dutenen alboan jartzera behartuz, lazoa antolatuta zegoena baino handigoa izaten amaituz.

Isiltasun minutu batzuk izan dira behin jendea kokatuta zegoela, arduradunak mikrofonotik azaldu duen bezala, "minbizia jasan duen edo jasaten ari den pertsona oro kontuan hartu eta gogoratzeko". Behin denbora hau igarota antolatzaileek puxika arrosa bana eman diote bertan zegoen bakoitzari, behin abisua emanda denak batera askatzeko.

Emakumeen artean gehien ematen den minbizia izanik, eta urtean zehar estatu mailan 25.000 diagnostiko berri izanda, ikerkuntza eta prebentzio lanetan jarraitzea ezinbestekoa dela uste du Minbizaren Aurkako Elkarteak.


Informazio iturria: www.etakitto.eus

Argazki eta bideoa: Irune Arana Retolaza


 
 
 

Kommentare


Featured Posts
Recent Posts
Search By Tags
Follow Us
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic

© 2023 The Journalist. Proudly created with Wix.com

bottom of page