top of page

Hasi da Donostiako Zinemaldiko 65.edizioa

  • Amaia Celigüeta Zarco
  • 22 sept 2017
  • 1 Min. de lectura

Agnès Varda, Ricardo Darín eta Monica Beluccik jasoko dute aurten Donostiako saria

Donostiako Zinemaldiaren 65.edizioari hasiera eman zaio gaur. Agnès Varda, Ricardo Darín eta Monica Beluccik jasoko dute aurten Donostiako saria. Eta 200 film baino gehiago ikusi ahal izango dira edizio honetan.

Sail ofizialean 18 bat film izango dira lehiaketan egongo direnak eta denak ikusgarri egongo dira, baita lehiaketatik kanpo dauden filmak eta emanaldi bereziak ere.

Submergence filmarekin emango zaio hasiera sail ofizialar, hortik aurrera Kursaalean, Victoria Eugenia antzokian, Anoetako belodromoan, Tabakaleran zein hiriko zinemetan Zinemaldiko pelikulak (sail ofizialekoak nahiz beste sailekoak) ikusi ahal izango dira aste osoan zehar, 22tik 30ra hain zuzen ere.

Sail ofizialean lehiatzen arituko diren pelikulen artean daude Submergence; El autor; Handia (film euskalduna); La doleur; C’est la vie… beste askoren artean. Emanaldi berezien artean, aldiz: Morir; Uchiage hanabi, shita kara miruka? Yoko kara miruka? (Japoniako animaziozko filma); Au revoir la-haut… eta lehiaketatik kanpo: La Peste, The Wife eta Marrowbone.

Sail ofizialaz gain beste batzuk ere badaude: Zuzendari berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi – Tabakalera, Perlak, Made in Spain edota Zinemira (euskaldunek ekoitzi eta eginiko pelikulentzat), garrantzitsuenen artean.

Hiriak aste oso batez munduko zeinbait aktore, zuzendari, gidoilari, konpositore… jasoko ditu. Alicia Vikander, Paz Vega, Monica Belucci, John Malkovich, Agnès Varda, Arnold Scharzenegger, Ricardo Darin, Penelope Cruz, Glenn Close… bezelako aktore eta zuzendariak joango dira.

Filmen proiekzioez gain, prentsaurrekoak, photocall-ak, umeentzako tailerrak, hitzaldiak eta solasaldiak, topaketak etab. egongo dira.

Maria Cristina hotela eta Victoria Eugenia antzoki tartean eta Kursaalean bertan zinemaldiaren inguruan informazioa lortzeko postuak egongo dira aste osoan zehar. ​

Iturriak:

· Zinemaldiko egunkari ofiziala

"Sandome no Satsujin" pelikula japoniarraren proiekzioa.

Argazkiak: Amaia Celigüeta Zarco


 
 
 

תגובות


Featured Posts
Recent Posts
Search By Tags
Follow Us
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic

© 2023 The Journalist. Proudly created with Wix.com

bottom of page