top of page

“Musicos en Kontacto” festibala Irungo Urdanibia plazan

  • Amaia Celigüeta Zarco
  • 22 oct 2017
  • 1 Min. de lectura

Adin guztiei zuzenduriko kontzertu eta ekitaldiak egon dira aste bukaera osoan zehar

Aste bukaera honetan “MekFest” festibala egon da Irunen. Urriak 20-22 bitartean kontzertuak egon dira Irungo Urdanibia plazan. Musicos en Kontactoizenarekin ezagutzen den festibalak bere 4.edizioa izan du aurten.

Adin guztiei zuzendutako kontzertuak eta ekitaldiak egon dira ostiraletik igandera. Guztira 31 talde, solista eta DJ joan dira. Aurreko hiru edizioak Irungo Kafean izan dira baina aurten musika kalera eramatea erabaki dute.

Festibal honekin gaur egungo musikaz gozatzea espero izan da, artista gazte eta hasi berriei musika munduan leku bat egiteko aukera emanez. Esperientzia eta famatuak diren taldeekin bat egiteko aukera izan dute musikalari berriek.

Aurtengo edizio honetan Niña Coyote eta Chico Tornado, Iseo & Dodosound & themousehunters” eta Sunset sons bezalako taldeak joan dira. Artista lokalak artista internazionalekin nahasturik egon dira mota desberdinetako musika tartetakuz.

3 eszenatokitan egon dira banatuta kontzertuak. Musikaz gain plazan bertan liburuak, diskoak, arropa etab. erosi ahal izan dira, baita janaria ere.

Egunik garrantzitsuena larunbata izan da. Goiza umeen jolasekin hasi eta gazteen kontzertuekin jarraitu zen Iban Garcia (Despertavlogs), Aizea Gallagher eta LarrusSketch bezelako “youtuber” eta “influencer” ezagunak aurkezle moduan egonez. Arratsaldean zehar talde ezagunenek jo dute, ekitaldi honi eguneko festibal itxura emanez gauekoa baino.

Iturriak:

Argazkiak: Amaia Celigüeta Zarco

"Musicos en Kontacto" festibalaren kartel ofiziala


 
 
 

Comentarios


Featured Posts
Recent Posts
Search By Tags
Follow Us
  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic

© 2023 The Journalist. Proudly created with Wix.com

bottom of page