
Ezaguna da Euskal Herrian zenzenaren inguruan dagoen tradizioa eta afizioa. Oraindik ere hainbat festa lotzen dira zezenekin; San Fermin famatuak lehenengo adibide gisa. Baina entzute handiko festa hauetaz gain beste hainbat herrietan zezenak kaletara eta zezen plazatara ateratzen jarraitze dira zenbait herrietan. Zezenketak galtzen ari dira garai batean zuten indarra baina hala ere oraindik ere urtean zehar zezen-plazetan zezenketak burutzen jarraitzen dira, publiko gehiago edo gutxiagorekin. Esan daiteke Gipuzkoan jarraitzen duela zezenarekiko afiziorik handienetarikoak. Honen adibide dira Azpeitia, Donostia eta Eibar. Hiruretan zezen-plazak daude, eta Azpeitian eta Donostian gaur egun ere zezenketak burutzen dira jai nagusietan. Baina nola hasi zen zezenen inguruan dagoen afizioa? Eta nolakoa da zezenketek gaur egun duten egoera Azpeitian, Donostian eta Eibarren?