
Donostian ere zezenen tradizioa izan da duela askotik, agian ez da herri txikietan bezala bizi baina bai zaletasun handiz. Gaur egun dagoen Illumbe zezen plaza 1998an sortu baino lehenago Donostian beste 12 zezen plaza egon ziren, lehengoa 1851an inauguratuz. Hala ere, 1973an orduan zegoen zezen plaza bota egin zuten eta 25 urtez zezenketarik gabe egon zen hiria.
​
​
​
​
Geroztik zezenketa asko izan dira bertan baina urteekin batera garaiak aldatzen joan dira jendearen pentsamenduekin bezala. 2013 Illumbek zezen plaza izateari utzi zion beste ekintza batzuetarako erabiliz (saskibaloi kantxa moduan, kontzertuak, etab. esaterako). Izan dira urte batzuk Donostiko Aste Nagusian zezenik ez zegoela baina 2015n berriro jarri zituzten Eneko Goiaren partiduaren eskutik.
​
​
​
​
Beti aritu dira “Aske Ekintza” edo “Antitaurina Orain” bezalako plataformak gogor lanean baina zezenketak berriro ezarri zituztenetik inoiz baino gogorrago jarduten dute. Aske Ekintzako Ainhoa Ormazabal kideak esan duenez oso haserre daude zezenketak berriro ezarri zituztelako. Herriari galdeketa bat egiteko eskatzen dute, hiritarrek beraien herrian zezenak nahi dituzten edo ez erabakitzea nahi dute.
Hori lortzeko firmak bildu behar zituztela esan zieten. Eta galdeketa bat egiteko eskatzen zituzten nahiko sinadura bildu dituzten arren gobernuak atzera bota die eskakizuna. Hala ere, Donostian berriro zezenketak kendu arte etsiko ez dutela esan du.
​
Informazio iturriak:
​
Aihoa Ormazabali eginiko elkarrizketa



