
“Azpeitiko festak ez dira ezer zezenik gabe”. Esaldi horrek laburbiltzen du Azpeitia zezenaren inguruan dagoen tradizioa era afizioa. 1518koa da Udal artxibategian zezenketa baten inguruan aurkitu ahal izan den albisterik zaharrena.Garai hortako erregeak Azpeitiara egin zuen bisita bat ospatzeko egin zen. Zezenketek ospakizunetan beraien lekua irabazten jarraituko zuten hurrengo urteetan eta ezinbesteko bihurtzen hasiko ziren.
​
Bultzakada handia jasoko zuten 1609.uretan, San Inazio Loiokakoa beatifikatu zuten eta jai egun bat gehitu zen Azpeitiako egutegietara. Jai egun honetan egiten ziren jaialdiak azkar bilakatuko ziren zezenketak, eta lekua eman zion San Inazioetako feriari, non zezenketak ardatza bihurtuko ziren herrira ekartzen zuten diruarengatik. Feria honek gaur egun jarraitzen du eta urtero ikus daitezke jai egun hauetan zezenketak Azpeitiko zezen-plazan.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
Iturria:Toro web
Iturria: Sevillatoro
Iturria: Aplausos.es
Gaur egun zezen-plaza udalaren esku dago baiana honek ez ditu bideratzen zezenketak, horren ardura Azpeitiko elkarte taurinoak hartzen du. Garai batean herritar asko bertaratzen ziren zezen-plazara zezenketak ikustera, baina gaur egun ikusle gehienak kanpotik etortzen dira. Hala dio Mikel Ibarzabalek, Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeburuak: “zezenketak ikusten da ikuslegoa galtzen ari direla. Asko kanpotik etortzen dira eta hemengoak %40-50a osatuko dute”.
​
Zezenketen ikuslegoa jaitsi bada ere herrian oso jende gutxi dago zezenketen aurka mobilizatzen direak. Amaia Garmendia da mugimendu antitaurinoaren barrua izen ezagunena. OINATZ Azpeitiko talde animalistako sortzailetako bat da eta taldeak manifestazioak eta kontzentrazioak burutzen dituzte zezenketen aurka. Amaiaren ustetan izugarrizko bidegabekeria da oraindik ere horrelako ekintzak egiten jarraitzea: “Hau onartzen dutenak ez daukate sentimendurik. Animali baten sufrimendruarekin disfrutatzea niri ez zait normala iruditzen”.
​
​
​
​
​
​
Iturria: Youtube Iturria: oinatzanimalista.com
Iturria: Youtube
Gaur egun beintzat ez dirudi egoerak aldaketaren bat jasoko duenik eta batzuen poztasunerako eta beste batzuen tristurarako zezenketek urtero jai hauetan lekua izaten jarraituko dute.
​
BIDEOA:
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
Mikel Ibarzabalen audioa: Iturriak:
- Mikel Ibarzabal.
- Amaia Garmendia.
Amaia Garmendiaren audioa:
​
​
​
​
​
​





