top of page

Ez da oso jakina baina oinezko toreoaren sortzaile bezala kontsideratzen dira lurralde euskaldunak. Historiaurrean jada zezenekin kontaktua zutela jakina da. Izan ere, Altxerri eta Santimamiñeko haitzuloetan zezenen hainbat pintura agertzen dira.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

                                                                                                  Iturria: EL PAÍS

​

Zezeneak lehenik eta behin baserriko egin beharrekotan laguntzeko erabiltzen ziren, harriak mugitzeko, egurra mozteko... baina karaktere euskaldunak berarekin dakatzrka aintzinatik apostuak egiteko eta lehiarako gogoak, eta laster bilakatuko ziren zezenak festen parte. Zezenekin egindako lehenengo festen zantzua 1160.urtean aurkitzen da, Irureko (Nafarroa) baserri batean, zezenketa izango zen funtzio bat burutu zen bertan,  Antso VI.a Jakituna errege Nafarraren omenez egin zena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

​

                                                                                                                                Iturria: Wikipedia

 

Baina gaur egun ezagutzen ditugun zezenketen eredua XV eta XVI. mendeetan garatzen da gehien bat. XVII.mendean Aita Larramendi Euskal Herrian zezenen inguruan zegoen afizioaz mintzatu zen:  "zezenketarik gabeko festak ez dira festa kontsideratzen eta afizioa horren handia da non zeruan zezenketak egongo balira Gipuzkoar denak Santu izan nahiko zuten ikustera joateko”.

​

​

​

​

 

 

 

 

                                                                                                               

                                                                                                                        Iturria: El Diario Vasco

 

Aita Larramendik Gipuzkoa aipatzen du, zeren gaur egun ikus daitekeen moduan Euskal herriko zati honetan zezenarekin dagoen lotura ez da txikia. Izan ere, XVII.mendean zehar Gipuzkoan zezen-plaza asko eraikitzen hasi ziren, konkretuki Donostiakoaz gain beste 22 zezen-esparru eraiki ziren. Bertan ospatzen ziren zezenketa gehienak festa erlijiosoekin zerikusia zutelarik. Denbora asko igaro da eta neurri txikiagoan bada ere zezenketek kulturan eta tradizoan leku bat izaten jarraitzen dute.

​

​

Iturriak:

- El Diario Vasco.

- Deia.

- El País.

​

© 2023 by SUMMER SISTERS.  Proudly created with Wix.com

  • Instagram - White Circle
  • Twitter - White Circle
  • YouTube - White Circle
bottom of page