
Zezenketak, gure gizartearen itzal iluna, espezismoaren biktima zuzenak. Zezenak menderatzea, jotzea, zorabiatzea eta azkenik hiltzea helburu duen ekintza batek oraindik ere gizartean leku bat izatea harrigarria da. Ez dutela sufritzen esateak dena justifikatuko balu bezala, zezenketarik gabe animalia extingituko zela esatea, tradizioaren eskudoaren atzean babestea, animaliekiko dugun jarrera menderatzailearen islada. Zezen-plazetako harea odolez margotu eta publikoaren "ole!" entzutetsua, zezenaren azken arnasa, heriotza eta etxera joateko ordua.
Zoritxarrez, antzinatik dago Euskal Herrian zezenketarako zaletasuna, baina azken boladan izan duen beherakada kontuan hartzekoa da. Izan ere, eta zorionez, gero eta jende gehiagok ikusten du “artetzat” hartzen den tradizio hori benetan denarekin: tortura hutsa. Nola liteke XXI.mendean oraindik ere ekintza honekin disfrutatu ahal izatea? XXI.mendea zerbait aipatzeagatik diogu, izan ere, antzina batean ere normaltzat hartzeak ez du justifikatzen beste izaki bizidun bati eragindako min eta sufrimendua.
​
Ikuspuntua aldatu duen jendea egon arren, oraindik ere badira zezenketak gogoko dituztenak ere. Zezenak torturatu eta hiltzen dituzten jaialdian disfrutatzen dutenak hain zuzen ere, zezenak maite dituztela esaten dutenak eta ondoren beraien didertsiorako jostailu bat izango balitz bezala erabiltzen dituztenak. Ez dakit nola pentsatzen duten pertsona horiek baina guri beintzat maite ditugun izakiak hiltzea ez zaigu burutik igaro ere egiten.
Tradizio hau indarra galtzen ari da bai, askok pentsatzen dute ikuslegoaren beherakadak ekarriko duela zezenketen amaiera. Eta gure galdera da: zenbat denbora igaroko da? Izan ere, benetan ordurarte itxaron beharra badago denbora tarte guzti horretan hainbat zezen hilko dira. Ez dakigu posible izan daitekeen hori zenbatzea baina zezen bakarra izanik ere guztiz gelditu beharreko tradizio ustela da.
​
Gure aldetik espero dugu zezenak tradizoaren izenean jostailu bezala gehiago ibiliko ez diren eguna iristea.
​
​
​
​
​
Iturria:Youtube
Tradizioa izaki bizidunen gainetik

Irune Arana, Nagore Aizbitarte eta Amaia Celigüeta