top of page

Betidanik izan da Eibarren zezenketa zaletasun handia, Ignazio Zuloaga margolariak 1899.urtean egindako artelanean ikusi daiteken bezala, non Eibarko Untzaga plazan ospatzen ari den zezenketa bat ageri den.

XX.mendean eraiki zuten lehenengoz zezen plaza hiriaren erdi aldetik gertu, Untzagako plaza gainean. Guda zibila amaitzean hondatuta geratu zen, baina 1959an berreraiki zuten, jendea sartzeko edukiera handiago batekin. 1960.urtean 9 zezenketa ospakizun egitera iritsi ziren Eibarren, non garai hartako toreatzaile handiak bertatik pasatu ziren. Julio Aparicio, "Antoñete", Victoriano Valencia, Curro Romero Joaquin Rodríguez "Cagancho" eta Enrique Trujillo besteak beste.

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

Zezenketa munduko toreatzaile handiak pasatu izan dira historian zehar bertatik. Eibarren bertan jaiotako Pedro Basauri Paguaga “Pedrucho”, XX.mendeko toreatzaile eta aktoreak,  bertan debutatu zuen esate baterako.

Denbora pasa ahala, eta zezenketen zale direnen gaitzerako, beherantz joan da antzina batean zegoen sentimendu hori. Zaletasun faltak eta zezen plazan egiten ziren korriden jeitsierak, Eibarko Udaletxeak, zezen plaza erabilera askotako gunea bihurtzeko proposatzera bultzatu zuen 2009.urtean.

​

​

​

​

​

​

​

​

 

 

 

 

Hala egin zen, 2010.urteko maiatzaren 17an Eibarko zezen plazari agurra emateko eguna izan zen. Egun hartan Pedro Gutiérrez Moya “El Niño de la Capea” , Paco Ojeda, José Ortega Cano, Juan Antonio Ruiz “Espartaco” eta Miguel Báez “Litri” izan ziren gonbidatu bereziak. Honez gain, zaletuek margolan erakusketak antolatu zituzten, eta baita pasodoble kontzertuak.

Eibarko Pedrucho Lagunartea, ordea, ez dago bat ere konforme hartutako erabakiarekin. Udaletxeari zezen plaza zezenketa ekintzetarako erabiltzea eskatzen dio.

Argazkia: carmenthyssenmalaga.org

Argazkia: diariovasco.com

Pablori elkarrizketa -
00:00 / 00:00

Pablo,  21 urteko eibartar gaztea eta zezen zaletuari egindako elkarrizketa:

Argazkia: Irune Arana Retolaza

Bideoa: Irune Arana Retolaza

​

© 2023 by SUMMER SISTERS.  Proudly created with Wix.com

  • Instagram - White Circle
  • Twitter - White Circle
  • YouTube - White Circle
bottom of page